Skip to main content

La Navaleko enplegu erregulazio espedientea, epailearen sinaduraren zain

La Navaleko enplegu erregulazio espedientea, epailearen sinaduraren zain

La Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko kale nagusian, sindikatuetako ordezkariek lan-aginteekin bilera egin duten bitartean. Hauek, kontsulta-aldiko inpresioak eskatu dizkiete sindikatuei. Bilerako azken unean, konkurtsorako administratzaileak akordioa sinatzeko beste saiakera bat egin du, baina langileek uko egin diote. Lan aginteek bildutako informazioa epaileari helaraziko diote, eta egun batzuen buruan erabakiaren berri emango du. Sindikatuetako ordezkarien iritziz, normalena kaleratzeak sinatzea izango da; horrela, enpresak erregulazio espedientea gauzatuko du.

 
bannerra

bannerra