Skip to main content
bannerra

La Vuelta Bilbora itzuli da

La Vuelta Bilbora itzuli da

La vuelta Euskal Herrian da bigarren egunez. Gaur, euskal txirrindulariek garaipera eskuratzen saiatu dira berriro. Baina, oraingoan Gilbert nagusitu zaie. Belgikako maisuak ikastaro berezi bat eskaini du Arraiz mendiko aldapetan. Bai gora, bai behera, maisutasun handiarekin gailendu da. Hala ere, euskal txirrindularien maila, eta zaleen jarrera izan dira berriro protagonistak. 2011. urtean La Vuelta EAEra itzuli zen, 33 urtez pasa gabe eman ostean. Aurten, hiru egun emango dituzte gure errepideetan, eta zaleek kalera irten dira txirrindulari guztiak animatzeko xedearekin.

 
bannerra

bannerra