Skip to main content

ELAk salatu du lan istripuetan hildako beharginen kopurua %20 igo dela azken urtean

ELAk salatu du lan istripuetan hildako beharginen kopurua %20 igo dela azken urtean

Datu hori "eskandaluzkoa" dela azpimarratu du sindikatuak eta salatu du horien atzean prekarietatea eta lan postuetako prebentzio falta dagoela. Datu ofizialetan agertzen diren langileak baino gehiago hiltzen direla salatu du sindikatuak. Osalanek eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak ez dituzte gaixotasun profesionalen ondorioz zendutakoak aipatzen, ezta transportistak edo autonomoak ere, sindikatuko kideek adierazi dutenez. Hain zuzen, 47 dira agiri ofizialetan agertzen diren hildakoak, eta ELAren arabera 67. Adierazi dute lan harremanak prekarioak direla eta eskakizunak gero eta handiagoak. Lan istripu asko ez direla deklaratu ere egiten salatu dute, prekarietatearen ondorioz eta lanpostuak galtzeko beldurraren ondorioz". Honi aurre egiteko baliabide ekonomiko eta pertsonalak behar direla nabarmendu dute, eta Gobernuei babesa eta neurri zehatzak hartzeko eskatu die.