Skip to main content
bannerra

Lauko Gobernua, Patxi Zamoraren kaleratzearen inguruko azalpen eske

Lauko Gobernua, Patxi Zamoraren kaleratzearen inguruko azalpen eske

Patxi Zamora Kontuz!-eko bozeramaileak aho bilorik gabe dio bere kaleratzearen atzean arrazoi ideologikoak daudela. Orain 10 egun salatu zuena berretsi du gaur; oraingoan, Nafarroako parlamentuan, eta lauko gobernuak babestuta.

Iberia konpainiako hegazkin zerbitzari gisa lan egin du Kontuz!eko eledunak 31 urtez. Aireportuetako langileek hegazkinetan sartzeko baimen bat behar izaten dute, eta Zamorari azaroaren 22an Guardia Zibilak baimena atzera bota zion, «ezgai» zela ebatzita. Iberia erabakiaren aurka azaldu arren, bere lanpostutik kaleratu du, azkenik.

Kontuz elkarteak «jazarpen ideologikoa» salatu du. Taldearen arabera, Nafarroako Kutxaren inguruan egindako salaketek min handia egin zieten Nafarroan garai hartan agintzen zutenei, eta horietako batzuk «zitalkeriaz eta mendekuz» jokatu dute Zamoraren aurka.


 
bannerra

bannerra