Skip to main content

Merkataritzan euskararen erabilera normalizatzeko helburua du Biribilko programak

Merkataritzan euskararen erabilera normalizatzeko helburua du Biribilko programak

Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren, Bilbao Ekintza udal sozietatearen, HABEren, euskaltegien sarearen eta Bilbao Dendak elkartearen arteko lankidetzaren ondorio da Biribilko programa eta merkataritzan euskararen erabilera normalizatzeko helburua du. Aurten 176 izango dira honetan parte hartuko duten ikasleak eta hauek bi ikastaro motatan hartuko dute parte. Lehena euskeraz ez dakiten edo oso gutxi dakitenentzat bideratutako ikastaroa dugu eta bigarrena berriz, ahozko eta idatziko maila hobetu nahi dutenentzat.


 
bannerra

bannerra