Skip to main content

Metroko lanek eragiten dituzten zaratak eta bibrazioak salatu dituzte bizilagunek

Metroko lanek eragiten dituzten zaratak eta bibrazioak salatu dituzte bizilagunek

Kalteturiko 180 auzotarrek sinatutako salaketa bazteratua aurkeztu dute astelehen honetan gaian zeresana izan dezaketen erakundeetan. Zehazki, Eusko Jaurlaritzan, Donostiako udaletxean, eraikuntza lanak egiten ari den Eusko Trenbide Sareak enpresan eta Arartekoan. Osasuna, Amara Gaina, Autonomia eta Amara kaleetako etxebizitzetan bizi dira salaketa sinatu duten herritarrak. Erakunde publikoak egin dituzte gertatzen ari denaren arduradun, eta salatu dute ez Jaurlaritzak ez Donostiako Udalak ere ez dietela konponbiderik eman orain arte.

 
bannerra

bannerra