Skip to main content

Mikoleta Sariek euskarazko ipuinen sorkuntza saritu dute beste behin

Mikoleta Sariek euskarazko ipuinen sorkuntza saritu dute beste behin

Rafael Mikoleta XXVII. mendean jaiotako lehen euskal gramatikaria izan zen. Bere omenez, Bilboko Udalak Mikoleta Sariak antolatzen ditu 1998. urteaz geroztik , Bilbo eta inguruko gaztetxoen euskarazko sorkuntza saritzeko. Aurten 29 ikastetxetako 753 ipuin jaso dituzte eta lau kategoriatan banatu dituzte. Guztira, 14 sari banatu dituzte. Lehiaketaren xedea gazteen artean euskara eta literatura sustatzea da, baita Bilboko elkarbizitzaren aldeko balioak ere. Koldo Narbaiza euskara zinegotziaren eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen hitzartzearen ondoren, Tor magoak amaitu du ekitaldia. Sariak banatu ostean, irabazleek familia argazkia egin dute, eta irakasleen lana eta inplikazioa ere saritu dituzte.

 
bannerra

bannerra