Skip to main content

Mintegik hizkuntzaren aurkako genozidio handienak legearen baitan egin direla dio

Mintegik hizkuntzaren aurkako genozidio handienak legearen baitan egin direla dio

Hizkuntza eskubideen aurkako genozidio larrienak legearen baitan egin direla erantzun dio gaur Laura Mintegi EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari. Atzo, presidenteak Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak Gipuzkoako zenbait udaletan kontratuak egiteko hizkuntza irizpideak ezartzeari jarritako salaketak defendatu zituen. Mintegik, ordea, azpimarratu du, “legearen baitan aritzeak” ez duela esan nahi jokabide hori “zilegia” denik.


 
bannerra

bannerra