Skip to main content
bannerra

Mugak egitasmoaren bigarren edizioak Ulm-eko eskola izango du ardatz

Mugak egitasmoaren bigarren edizioak Ulm-eko eskola izango du ardatz

Mugak, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioak, Ulm eskola izango du ardatz. Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, Mugak egitasmoaren bigarren edizioaren helburua da Europa mailako arkitekturaren alorreko erreferente eta EAEko kultur ekimen garrantzitsuenetako bat bihurtzea, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren esanetan. Aurtengo erakusketa bi egoitza nagusitan ikusi ahal izango da: Euskadiko Arkitektura Institutuan eta San Telmo Museoan. Bertan, Ulm-eko Eskolak gaur egungo industria-diseinuan izan duen eragina ikusteko aukera izango da hainbat piezaren bitartez, sailburuak azaldu duenez. Urriaren 10etik abenduaren 12ra arte ehun jarduera baino gehiago antolatu dituzte; gehienak Donostian izango dira baina aurtengo edizioan Bilbon eta Gasteizen ere hainbat ekintza egingo dituztela azaldu dute antolatzaileek. Urriaren 21etik 27ra izango da Bienalaren aste garrantzitsuena, eta ekintza gehienak aste horretarako antolatuko dituzte. Oraindik, ordea, ez dute programazioa guztiz itxi, eta antolatzaileek herritarrei beren kolaborazioak bidaltzeko deia egin diete.

 
bannerra

bannerra