Skip to main content
bannerra

Osakidetzako EPEko balizko filtrazioen inguruko fiskaltzaren txostena aztertu dute LAB eta ESK-k

Osakidetzako EPEko balizko filtrazioen inguruko fiskaltzaren txostena aztertu dute LAB eta ESK-k

Sindikatuek aipatu dute Jon Darpon Osakidetzako sailburua gertatu denari "garrantzia kentzen" ari dela. Inputatuak Osakidetzako goi karguak dira: Juan Carlos Soto, Xabier Balerdi eta Andoni Arzelai. Nabarmendu dute ikerketak aurrera jarraitzen duela eta filtrazio gehiago egon daitezkeela. Azpimarratu dute horren oinarria EPE eredua dela, eta horrek ahalbidetzen duela oposaketa prozeduran filtrazioak egotea. Adierazi dute akusazio bezala jarraituko dutela prozeduran, "Osakidetzako langileen interesak defendatzeko". Onartezintzat jo dute profesionalen artean aukera desberdintasunak egotea, eta horren aurrean Gobernuak duen "erantzukizuna" azpimarratu dute.

 
bannerra

bannerra