Skip to main content
bannerra

Pentsiodunek mobilizazioak deitu dituzte larunbaterako

Pentsiodunek mobilizazioak deitu dituzte larunbaterako

Bilbon egin dute maiatzaren 11rako deituta dauden mobilizazioen berri emateko prentsaurrekoa. Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte pentsiodunen plataformek beren eskubideak aldarrikatzeko. Pentsiodunei ez ezik, gizarteko eragile guztiei eta adin guztietako pertsonei luzatu diete protestetan parte hartzeko deia. Eskatzen dituzten aldaketak hauek dira: pentsio duinak bermatuko dituen sistema publikoa, pentsioak KPIren arabera eguneratzea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, 1.200 euroko gutxieneko soldata, 2011 eta 2012ko pentsio erreforma "atzerakoiak" indargabetzea, soldata eta pentsio arrakalekin amaitzea eta pentsio pribatuen zerga-salbuespenekin bukatzea. Bilbon, manifestazioa Bihotz Sakratuko plazatik hasiko da, 18:00etan.

 
bannerra

bannerra