Skip to main content
bannerra

Pili Zabala: "Biktimen elkarteak egoteak erakusten du instituzioek ez dutela lana ondo egin"

Pili Zabala: "Biktimen elkarteak egoteak erakusten du instituzioek ez dutela lana ondo egin"

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, kalera irten gara Pili Zabalarekin hitz egiteko. Joxi Zabalaren arreba da bera, eta "Eraikiz" dokumentua sinatu du, indarkeriaren biktima izandakoen beste senide askok bezala. Bizikidetzaz eta bake prozesuaz etengabe hitz egiten den momentu honetan, Zabalak kontatu digu, instituzionalki, oraindik ere indarkeria guztiak ez direla maila berean jartzen eta oso mingarria dela hori. Batez ere, biktimek beraiek hitz egitea eta beraien mina maila berean jartzea lortu dutela ikusita.


 
bannerra

bannerra