Skip to main content

Sanchezek alarma egoeraren luzapena iragarri du eta haurrak irtetea baimendu

Sanchezek alarma egoeraren luzapena iragarri du eta haurrak irtetea baimendu

Maiatzaren 9ra arte jarraituko du itxialdiak, baina umeak irten ahalko dira, hilaren 27tik aurrera. Ez du askorik zehaztu zer ezaugarri izango dituzten umeen irteera horiek, baina argi utzi du "mugatuak" izango direla. Madrilgo azken erabakiaren aurrean aurrean, Iñigo Urkulluk bi eskaera egin ditu; denda eta komertzioak «era mugatu batean eta segurtasun neurri irekitzeko prestatzea eta aire librean kirola egiteko baimena ematea. Hori horrela eskumenen esparrua errespetatzeko eskatu dio Pedro Sanchezi. Maria Txibite ere alarma egoera pixkanaka arintzen joatearen alde azaldu da, beti ere irizpide epidemiologikoak, pandemiaren garapena eta osasun zerbitzuen erantzun ahalmena kontuan izanda.

 
bannerra