Skip to main content

Sindikatuek eskatu dute Batxilergoko ikasleen itzulera hurrengo ikasturtera atzeratu dezatela

Sindikatuek eskatu dute Batxilergoko ikasleen itzulera hurrengo ikasturtera atzeratu dezatela

Nafarroako batxilergoko ikasleak eskoletara itzuliko direla iragarri duten egunean sindikatuek protesta egin dute eskolak heldu den ikasturtera atzeratu ditzaten. Parlamentuko batzordean, Carlos Jimeno hezkuntza kontseilariak azaldu du aurten soilik batxilergoko ikasleen itzulera aurreikusten duela eta USEa ekainaren 23tik 26ra deituko dutela.

 
bannerra