Skip to main content
bannerra

Sindikatuek "joko zikinean" aritzea leporatu diote patronalari

Sindikatuek "joko zikinean" aritzea leporatu diote patronalari

ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute gaur Donostian Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako eta IZEA taldeko ikastetxeetako langileek. Azken bi ikasturteetan egin duten 26.a eguna eta ikasturte honetan 24.a da gaurkoa. Aitor Nuñez LAB sindikatuko kideak salatu du 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe. Nuñezek azpimarratu du patronalak joko zikinean aritu direla urte hauetan, sindikatuen arteko "haustura" eragiteko.

 
bannerra

bannerra