Sindikatuek protesta bateratua egin dute merkataritzako langileen atsedenaldi eta eskubideen alde
Sindikatuek protesta bateratua egin dute merkataritzako langileen atsedenaldi eta eskubideen alde
ELA LAB UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek mobilizazio bateratua egin dute gaur, igande eta jaiegunetan negozioa irekiko duten elikagai saltokien aurrean. Oro har, mobilizazioak ez du soilik ordutegien luzapenaren larritasuna salatu nahi, merkataritza multinazional handiek hartzen ari diren neurrien kritika izan da baita ere, enpresek "gertutasun politika" deiturikoaren atzean aurkitzen dena mahai gainean jarriz.