Skip to main content

Skapa | Kultur Maratila gure antzerkigintzaren arnasgune

Skapa | Kultur Maratila gure antzerkigintzaren arnasgune

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Artedramak eta Kultur Leioak hirugarren urtez Kultur Maratila izeneko programa kulturala antolatu dute. Otsailaren 20tik 23ra izango da. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Torturaren Aurkako Eguna dela eta Zizurkilen aste osoan hitzaldiak izango dira, Bizkaiko hiriburuan Euskadiko Artxibo Historikoa bisitatzeko aukera izango duzue, inauterietako zuen jantzia egiteko ideiak behar badituzue horren inguruko tailer baten berri emango dizuegu, Arabako Bertso Kuadrilen arteko lehiak hirugarren asteburua du oraingoa, eta Bilboko Guggenheim museoa gabaz bisitatzeko aukera izango duzue bihar bertan.


 
bannerra