Skip to main content

Skapa | Mintza lelopean gingo dute iparraldeko ikastolen aldeko jai handia

Skapa | Mintza lelopean gingo dute iparraldeko ikastolen aldeko jai handia

Lehen atalean, ondokoak nabarmendu ditugu: Gazteak eszenatokian egitasmoak batxilergoko ikasleei euren antzerki lanak benetako antzoki batean erakusteko aukera eman die. Ondoren zinema estreinaldiei begira jarri gara. Asteburuko proposamenei dagokienez hauxe gure eskaintza; Maiatzaren eguzkiak beste urte batez Herri Urrats jaia ekarriko digu igande honetan Senpereko lakura, Balmasedan berriz erdi aroko azoka izango dugu asteburu honetan, barre egin nahi baduzue Arrigorriagan izango duzue asteburu honetan hitzordua. Bertan, Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdia egingo dute. Gazteenek berriz, Gasteizera joan nahi izango dute Arabatakadara. Eta bertsozaleek Bilboko Santutxu auzoan topatuko dute neurrira egindako jaialdia.


 
bannerra

bannerra