Skip to main content
bannerra

Tubacex enpresako langilearen heriotza salatu dute Laudion

Tubacex enpresako langilearen heriotza salatu dute Laudion

Tubacex enpresan atzo izandako heriotza salatu dute goizean Laudion . Enpresako lan batzordeak deituta, lantegiaren aurrean egin dute elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute ondoren herriko plazaraino. Langileek salatu dute prekarietatearen ondorioz hil dela gaztea, eta enpresako zuzendaritzari egotzi diote heriotzaren erantzukizuna. 25 urteko gaztea praktiketan ari zela hil zen Tubacex fabrikan. Ikasketa duala egiten ari zen, hau da, aldi berean uztartzen ari zen lana eta lanbide heziketa. Iturri sindikalaren arabera, bi urte zaraman enpresan mantentze lanetan eta lanean ari zela makina baten pieza bat erori zitzaion gainera. ELAk gogoratu du aurten dagoeneko 26 pertsona hil direla lanean Hego Euskal Herrian, horietatik hiru Araban. Bestalde, LABek salatu du beharginak ezin zuela bakarrik jardun ez zuelako behar beste esperientziarik postu horretan bakarrik lan egiteko, horregatik sindikatuak neurri eraginkorragoak eskatu ditu. Horrez gain, Ernaik ohar bidez salatu du prekarietatearen ondorioz heriotzek ez dutela etenik eskualdean. Gogora ekarri dute iaz Orozkon bi langile hil zirela eta beste behargin bat duela bi urte. Azpimarratu dute Tubacex enpresan 10 urtean lau langile hil direla dagoeneko.

 
bannerra

bannerra