Skip to main content

Txileko hiriburuan protestak eragin dituzte goseak eta lan faltak

Txileko hiriburuan protestak eragin dituzte goseak eta lan faltak

Txileko herritarrak kalera atera dira gobernuari laguntza eskatzeko, ostiralean konfinamenduan sartu ostean. Herritarrak jana eskatzen ari zirela astelehenean, karabineroek ura zeramaten kamioiak erabili zituzten manifestarien aurka eta 21 pertsona atxilotu zituzten. Momentuz, 46.059 kutsatu eta 478 hildako daude koronabirusagatik. Sebastian Piñera presidenteak agindu du 2,5 milioi euro erabiliko dituela behar handiena duten familiei elikagai eta garbiketarako eta higienerako tresnadun saskiak banatzeko.

 
bannerra