Skip to main content
bannerra

Xua gurasoekin etxera! herri ekimenak kantu-bideoklipa aurkeztu du

Xua gurasoekin etxera! herri ekimenak kantu-bideoklipa aurkeztu du

Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal preso politikoen alaba da. Hiru urte beteko ditu urtarrilean eta ondorioz, Xua etxera etorriko da, gurasoak kartzelan geratuko direlarik. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren hiru laurdenak beteta dituzte, beraz. Espainiar legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete. Horregatik, hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera!’ herri ekimenak. Kanpaina martxan jartzeko premia bizia ikusten dute Orioko eta Usurbilgo lagunek, “injustizia salatu eta konpontzeko”. Hamaika ekimen jarri dituzte martxan. Azkena, bideoklipa.

 
bannerra

bannerra