Skip to main content

Zubietako erraustegiaren azpian dagoen errekara amoniakoa isuri dutela onartu dute

Zubietako erraustegiaren azpian dagoen errekara amoniakoa isuri dutela onartu dute

Zubietako erraustegiaren azpiko Arkaitzerreka errekastoan gertatutako isuri baten ondorioz, arrain ugari hilik agertu ziren joan den larunbatean. Hasiera batean adierazi zuten ez zela inolako isurketarik izan. Orain, ordea, Zubietako errauste-planta kudeatzen duen Ekondakin enpresak jakinarazi du amoniakoa isuri zutela erreka horretara. GHK-k espedientea ireki dio.

 
bannerra