Agus Hernan, GEBehatokia: "Egia judiziala lortzen bada, elementu sendatzailea da; zauria ixten laguntzen du"
Elkarrizketa
Agus Hernan Giza Eskubideen Behatokiko koordinatzailea izan da Hamaikako platoan. Aurten 50 urte egingo ditu Guardia Zibilak Josu Zabala Erasun irundarra erahil izanak eta, gertakari horretatik abiatuta, trantsizioa, memoria demokratikoa eta biktimen aitortzaren inguruan hitz egin du Hernanek.
Egun oraindik ere "badira biktimak ez dituztenak terrorismo biktima gisa errekonozitzen", eta 'Naparra'-ren kasua aipatu du Hernanek, Batallón Vasco Español talde parapolizialak 1980an desagerrarazitako herritarrarena. Zentzu honetan, "eskubide berdinak" aldarrikatu ditu "biktima guztientzat", baita "politika publiko azkarrak" ere, errekonozimenduaren bidean. Halako "ekintza azkarrek" ez dute "guztiz konpontzen arazoa", baina "laguntzen duela" baieztatu du Hernanek. Izan ere, "egia judiziala" lortzea "elementu sendatzailea da", "zauria ixten laguntzen" baitu, GEBehatokiko koordinatzailearen esanetan.

















