Edurne Etxebarria: "Hego globaleko giza eskubideen urraketak iparraldekoak baino larriagoak dira"
Elkarrizketa
2026, ots. 18 - 11:02
Edurne Etxebarria Amnesty Internationaleko ekintzailea izan da Hamaikako platoan, giza eskubideen egungo egoerari buruz hizketan, bai Euskal Herriari eta baita nazioarteari dagokionez ere.
Izan ere, giza eskubideen urraketak Ipar eta Hego Globaleko herrialdeetan jazotzen direla baieztatu du Etxebarriak, nahiz eta batzuk "besteak baino larriagoak" izan daitezkeen. Hala, emakumeek egun Afganistan eta Iranen bizi duten egoera deitoratu du, baita Gazako genozidioan adineko pertsonek edota gaixoek pairatzen dutena ere: "Kolektibo zaurgarriak dira egoera oso zaurgarrian", azpimarratu du ekintzaileak.

















