Gorka Laurnaga, STOP Fosilak: "Trantsizio energetiko justu eta azkarraren leloa aldarrikatu dugu"
Elkarrizketa
2026, mar. 11 - 12:03
Gorka Laurnaga STOP Fosilak elkarteko bozeramailea aritu da Hamaikarekin hizketan, Euskal Herriak erregai fosilekiko duen dependentziaz, kontsumitzen den energia kopurua murriztearen beharraz eta ezinbestekotzat duten energia berriztagarrietarako trantsizioaz.
Laurnagak "trantsizio energetiko justu eta azkarra" aldarrikatu du: "Ez bada justua, ez da azkarra; ez bada azkarra, ez da justua". Zentzu horretan, energia berriztagarrien inplantazioari dagokionez, herritarrek azpiegituren inguruko erabakietan parte hartzearen alde egin du STOP Fosilak-eko bozeramaileak. Energia mota honen hedapenak "ahalik eta publikoena" izan behar luke, eta baita "komunitarioa" ere, Laurnagak baieztatu duenez.

















