Skip to main content

Mikel Saralegi, Sustrai Erakuntza: "Oso eredu industriala dugu, gasa sortzeari begira dagoena, ez nekazari eta abeltzainen beharrei lotutakoa"

Elkarrizketa

2026, api. 27 - 12:04

Mikel Saralegi Sustrai Erakuntza Fundazioko kidea izan da Hamaikarekin hizketan. Nafarroan dauden energiarekin loturiko makroproiektuei buruz aritu da solasean, biogasa sortzeko eratu nahi dituztenak kasu.

Azken hauei dagokienez, momentuotan ezagunena Arroitzen egin nahi dutena bada ere, inguruko herrietan ere antzerako planak aurreikusi dituztela baieztatu du Saralegik, Sesma edota Los Arcosen, esaterako. Kasu guztietan ere, eredu berdina dela salatu du: kanpotik iritsitako beharrei erantzuteko egituratutakoa, beste tokietako lurrekin nahastuz eremu horiek kutsa ditzakeena, bai eta erregai fosilen kontsumoa ere handitu dezakeena ere. "Oso eredu industriala dugu, gasa sortzeari begira dagoena, baina ez nekazari eta abeltzainen beharrei lotutakoa", deitoratu du Saralegik.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista