Skip to main content

Oihana Lopetegi, LAB: "Politika publiko ausartak behar ditugu, banaketa hirukoitza bermatzeko: enplegua, zaintza eta aberastasunarena"

Elkarrizketa

2026, api. 28 - 11:04

Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko arduraduna izan da Hamaikako platoan. Maiatzaren Lehenaren atarian, langileriaren egungo egoerari eta haiei lotutako aldarrikapen nagusiei buruz aritu da hizketan, besteak beste.

Aurtengoan, bizi baldintzen garestitzea hizpide, langileriaren aldeko politikak aldarrikatuko dituzte Maiatzaren Lehenean LABetik. Hala, "bizitza erdigunean jarri behar dela" exijitu nahi dute, Lopetegiren esanetan, eta horretarako "politika publiko ausartak" behar direla, baldin eta haiek defendatzen duten "banaketa hirukoitza" emango bada: enplegua, zaintza eta aberastasunarena, alegia.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista