
Ekonomia
All Stories
Gora Garbitzaileak izenarekin, Bizkaiko garbiketaren sektoreko dozenaka langilek hitzarmen duin baten alde borrokatzeko antolatzea erabaki dute.
Adifek iragarri du 3 milioi euro inbertituko dituela abenduaren 9an Zumarraga-Gabiria trenbidean izandako euri-erauntsiak Erizmendi tunelaren ahoan eragindako kalteak behin betiko konpontzeko.
Aldiriko tren baten lehen bagoiak talka egin zuen euriteen ondorioz izandako harri-jausi batekin. Gertakarian ez zen inor zauritu, baina bidea bost egunez itxi behar izan zuten.
Hurrengo egunean, Semaf sindikatuak adierazi zuen makinistaren erreakzio azkarrak kalte handiagoa ekidin zuela. Abiadura handiko sarea ohiko sarearen gainetik mantentzea lehenesten ari dela ere salatu zuen, eta istripua trenbidearen mantentze txarrari egotzi zion. Horrela, azpiegitura hobetzeko eskatu zien Espainiako Gobernuko Garraio Sailari eta Adifi.
Ia hiru hilabete geroago, Adifek iragarri du 3 milioi euro baino gehixeago inbertituko dituela kaltetutako eremua erabat konpontzeko.
Bizkaiko autoeskoletako langileek greban jarritzen dute, eta, gaur, manifestazioa egin dute ELAk deituta. Izan ere, asteazken honetan, APAVIk bilera izan du bere kideekin, ELAk otsailean aurkeztutako proposamena azterketzeko. Patronalak sindikatuari adierazi zion batzar hori izan arte ez zela eurekin elkartuko, hala ere, bart, APAVIk ez zuela bilerarik zehaztu ohartarazi du ELAk.
Auzo eta herrietan bizi baldintza duinak borrokatzeko tresna sortu LABek, ABIATU izeneko ekintza sozialeko komunitate tresna alegia. Lehen kanpaina aurkeztu dute Gazteizen eta Bilbon, eta langile guztiei etxebizitza eskuragarri eta duina bermatzeko neurriak aldarrikatu dituzte. Horregatik, etxebizitza politikaren arduradunak interpelatuko dituela iragarri du sindikatuak.
- Nekazaritzako ustiategiak erdira jaitsi dira Nafarroan azken hamabost urteetan
- Ekiolaren bost eguzki parkeen kokapenak zehaztu dituzte
- Nafarroako adinekoen egoitzetako lan-baldintzak hobetzeko lehen hitzarmena aldarrikatu dute
- Otsailak 22, soldata arrakalaren aurkako Nazioarteko Eguna
- Jaurlaritzak 590 milioi euro bideratuko ditu enpresa txiki eta ertainentzako laguntzetara
- Garraiolariek langileek 60 urterekin erretiroa hartzea eskatu dute