
Ekonomia
All Stories
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du ekainaren 9rako, enplegu-pentsioen planak sustatzeko lege-proiektuaren tramitazioa gelditzea eskatzeko.
Siemens Energyk Siemens Gamesa osotasunean bereganatzeko egin duen eskaintza publikoa ezagututzeak kezka eragin du langileen artean. Puy Remirez ELA sindikatuko industria federazioko arduradunarekin aztertu dugu zein puntutan den enpresarekin harremana eta gaiarekin lotutako berriak.
Azaldu duenez, sindikatuaren asmoa Siemens Gamesaren planak ezagutzea eta "enplegu-bermeak" eskatzea da. Horretarako, hitzordua dute ekainaren 15ean Madrilen.
Elhuyarrek adimen artifizialeko langune berria sortu du, Orai NLP Teknologiak. Industriari eta enpreseri lehiakorragoak izaten laguntzeko sortu dute. Honi buruz gehiago jakiteko bat egin dugu Josu Aztiria languneko koordinatzailearekin.
Lengoaia naturalaren prozesamenduko (NLP) goi-mailako ikerketan eta soluzio teknologiko adimendunetan espezializatuko langune berria da Orai.
Enpresa eta erakundeei goi-mailako ikerketa eta soluzio teknologiko adimendunak eskainiko dizkie, eta industria-ehunaren lehiakortasuna, administrazioen eraginkortasuna eta pertsonen bizitza hobetzea izango du xede. Izan ere, NLP teknologiak, lengoaia naturalaren prozesamenduak, komunikazioa errazten du, ahotsaren eta testuaren bidez, enpresen eta erakundeen jarduera zein pertsonen bizitza hobetzeko.
Horrez gain, tresna teknologiko adimendunak eta etikoak ekoitziko ditu, unibertsitate, ikerketa-zentro eta enpresekin lankidetzan.
ELAk bilera eskatu dio Hezkuntza Sailari sukalde eta garbiketako langileen behin-behinekotasunari aurre egiteko
- Hirugarren greba eguna Arabako metalean
- Bizkaiko metalgintzako sindikatuek ultimatuma eman diote patronalari
- Eusko Jaurlaritzak 8.764 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du 2022rako
- 25 kaleratuen kontrako epaiketa zuten Alconzako langileek, baina ekainaren 28ra atzeratu dute
- Donostia eta Baiona lotuko dituen tren linea bat eraiki nahi dute 2028rako
- Arabako metalgintza sektoreak deitutako hiru greba egunen bigarrena da gaur, Gasteizen