Ekonomia

All Stories

Arabako Metalgintzako sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte

ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte, maiatzaren 18rako, 24rako eta 26rako, eta 25.000 langilei eskatu diete deialdia babesteko. SEA patronalak aitzakiak alde batera utzi ditzan, eta patronalaren jarrera salatzea du helburu grebak. Lan hitzarmena negoziatzeko maiatzaiatzaren 5ean bilduko dira berriro sindikatuak eta patronala. Bada, jarrerak hurbiltzen ez badituzte, sindikatuak grebara joango dira.

FVEMek Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa blokeatu duela salatu dute sindikatuek

Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren seigarren bileran egin dute asteartean. Sindikatuek salatu dute batzarrean ez dela aurrerapausirik eman, eta gaineratu dute horrek FVEM patronalaren negoziatzeko borondate eza erakusten duela. Hurrengo bilera maiatzaren 16an izango da, egoera horrela, baina, ELAk eta LABek mobilizazioak iragarri dituzte.

Douglasek grebarako eskubidea urratu duela salatu du ELAk

Douglasek grebarako eskubidea urratu duela salatu du ELAk, kateak geldialdian zeuden langileak ordezkatu dituelako, eta horregatik, ELAk salaketa jarri du. Izan ere, Alemaniako multinazionalak martxoaren 14an enplegu erregulazio espedientea ezarri zuen, eta kaleratzeen kontra hainbat protesta zein greba egun deitu dituzte ELA, CCOO, UGT eta USO sindikatuek.

1.000 egun greban baina Novaltiako langileek eutsiko diote lan baldintza hobeak lortu arte

Novaltiako langileek 1.000 egun baino gehiago daramatze greban, Zamudioko kooperatibako 20 beharginek, plantilaren ia erdiak, 2019ko uztailean ekin zioten lauzteari, eta 17k eutsi diote. Bada, Europako historiako geldialdirik luzeena da Novaltiako langileen greba, eta 950 euroko soldatak eta lan baldintza hobeak aldarrikatzen dituzte, besteak beste. Egun, aldiz, lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu du ELAk.

Abeltzainek Nafarroako esne-sektorearen egoera "lazgarria" salatu dute

Abeltzainek Nafarroako esne-sektorearen egoera dramatikoaz ohartarazi dute eta kezkatuta daude datorren hilabetean ustiategiak ixtean isla baitaiteke hori. Bizi duten egoera dela eta, Iruñean kalera irten dira. Marmita batzuen esnea lurrera isuri dute, beren sektoreak orainaldi konplikatua eta etorkizun zalantzagarria duela adierazteko.

Jaurlaritzaren arabera, Ukrainako gerrak bi puntu kenduko dizkio hazkundeari

Printzipioz hamar milioi eurokoa izango den finantzaketa lerro bat sinatuko dute Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargik, maileguak Ukraina, Errusia edo Bielorrusiarekin harreman komertzialak dituzten euskal enpresa ertain eta txikientzat izango dira. Izan ere, Ukrainako gerraren testuinguruan, premiazko zenbait neurri adostu ditu Jaurlaritzak. Hala ere, atzo Gobernu Kontseilu osteko agerraldian, Pedro Azpiazuk nabarmendu zuenez, Euskadi ez dago krisian, baina aitortu zuen, Ukrainaren inbasioak egoera zaildu duela eta hazkunde ekonomikoa espero zena baino txikiagoa izango dela. Aiara de Urreta.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image