Ekonomia

All Stories

Zuzendaritzaren eskaintza aztertuko dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek, Mercedesen

Lantegi gasteiztarraren zuzendaritza eta batzordea bildu ziren atzo berriz ere, hitzarmenaren negoziazioaren ingurukoak zehazteko. Aurrerapenik ez da egon eta, ondorioz, beste bilera bat aurreikusi dute.
Enpresak lan-malgutasun handiagoa eskatzen dio langileriari, eta horrek ez dituela langileen aldarrikapenak asetzen adera zi du UGT sindikatuak.
ELA, LAB eta ESK sindikatuek, bestalde, langile guztiei zuzendutako batzarra deitu dute.

Makina-erremintaren Biurtekoak 1.446 enpresa erakusketarirekin ireki ditu ateak

Euskal Herrian horren garrantzitsua den makina-erreminten azoka bueltan da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Bi urtez pandemia dela-eta bertan behera geratu ondoren ekin dio jarduerari berriro bienalak. Edizio berriak 28 herrialdetako 1.400 erakusketari baino gehiago eta 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta berrikuntza baino gehiago izango ditu. Lehendakariak ziurtatu du makina-erreminta euskal industriaren ADNaren parte dela.

Makina-erremintaren sektoreak % 20 egin zuen gora 2021ean

Ireki ditu ateak BIEMH Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurteko azokak BECen. Iaz azokarik egon ez arren, euskal sektorearen ekoizpenak % 20 egin zuen gora. Biurtekoak bultzada eman eta datuak indartu nahi ditu. Hala ere, ekoizleek ziurgabetasun giroa dagoela nabarmendu dute, denek ez dute argi irabazi marjinei eutsi ahal izango dieten. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioen %2,6 dira makina-erreminta.

Biurtekoan 28 herrialdetako enpresen 1.436 erakustoki daude, eta 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta nobedade baino gehiago. Azokak BECeko sei pabiloi erabiltzen ditu, eta eraikinean antolatzen den ekitaldi handiena da.

Ibilgailu elektrikoen egungo % 10 ez da nahikoa helburu klimatikoak betetzeko

Energiaren Nazioarteko Agentziaren kalkuluen arabera, egungo politikei eutsiz gero, munduan ibilgailu elektrikoen salmentak % 20 baino gehiago izango lirateke 2030ean. 2021ean, berriz, % 10 inguru izan ziren. Hala ere, klima-helburuak betetzeko, ehuneko hori %60koa izan beharko litzatekeela uste du. Testuinguru honetan, Basquevolt, egoera solidoko bateriak ekoizteko euskal ekimena jarri dute abian, energia trantsizioan aurrera egiteko asmoz.

Argindarrari Iberiar penintsulan urtebeteko topea jartzea onartu du Bruselak

Energia-prezioen larrialdiak baldintzatuta, Iberiar penintsulako salbuespenak asteazken honetan lortu du Europako Batzordearen oniritzia, eta beraz, argindarrari urtebeteko topea ezarriko dio Europak. Lehenengo sei hilabeteetan 40 euroko prezioa izango du megawatt-orduak, eta gero hilabetero igotzen joango da, 70 eurora iritsi arte.

Alconzako langileek 100 egun bete dituzte greba mugagabean

Alconzako langileek 100 egun bete dituzte greba mugagabean. Alconzako 25 kaleratzeen epaiketa ekainaren 28an izango da, hala ere, Urko Herrera Alconzako enpresa batzordeko (LAB) kdieak azaldu du Irizarren partetik ez dakitela oraindik ezer, enpresa zuzendaritzak ere ez du batzarrik adostu eta ez dute ezta Norgestionen aldetik deirik jaso.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image