Ekonomia

All Stories

Lanak gaixotzen eta hiltzen jarraitzen duela salatu du euskal gehiengo sindikalak

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko egunean, ELA, LAB, ESK, Etxalde, STEILAS eta Hiru sindikatuek, elkarrekin, manifestazioak egin dituzte Bilbon zein Iruñean, ‘Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez’ lelopean. UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek ere protestak egin dituzte, bakoitzak bere aldetik Bilbon eta elkarrekin Iruñean, bi sindikatu horiek, gainera, lanean segurtasuna eta osasuna oinarrizko eskubideak direla aldarrikatu dute.

Alconza: 'Biolentziaz baliatu dira langileen eta herritarren aldarrikapenak bertan behera uzteko'

Berangoko Alconza-Irizar lantegiko langileek 60 daramatzate greba mugagabean. Duela lau egun fabrikako ateak ireki zituzten, otsailaren 28tik itxi egon ostean. Goizero protestak egiten dituzte grebalariek enpresaren atarian, eta asteon lanuztera batu ez diren langileak lantegira sartzen zeudela tentsio uneak bizi zituzten.

Bizkaiko eraikin eta lokalen garbikuntza sektoreko grebak jarraipen zabala izan du

Bizkaiko eraikin eta lokalen garkikuntza sektoreko langileek greba egin dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Lan baldintza duinen alde egindako lanuzteak jarraipen zabala izan du. 1.200 euroko gutxieneko soldata hamabost ordainsarietan eskatzen dute, besteak beste. Hala, maiatzaren 10ean, 11n, eta 12an berriko greba egingo du garbikuntzako sektoreak.

Bizkaiko autoeskoletako langileek %36ko soldata igoera adostu dute

Bizkaiko Autoeskoletako langileen lan gatazka amaitu da, eta %36ko soldata igoera adostu dute lau urteko epean. 40 greba egun deitu ditu ELAk eta CCOOk hiru, eta biek akordioa lortu dute Apavi patronalarekin. Edonola ere, ELAk ziurtatu duenez, langileek grebetan erakutsitako indarra eta ELAren erresistentzia kutxa funtsezkoak izan direla Apavi aurreakordioa sinatzea ahalbidetzeko.

Pello Igeregi, ELA: "Lan istripuen erdia langileen kontratuetako lehenengo bi hilabetetan ematen dira"

ELA sindikatuak kalkulatu du 541.600 langile prekario daudela Hego Euskal Herrian. 2022a hasi zenetik 21 behargin hil dira lan istripuetan. Bada, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Pello Igeregik, ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunak, azaldu duenez prekarietatea eta lan osasuna erabat lotuta dauden bi gai dira. Igeregik nabarmendu duenez, gainera, lan instripuen erdia langileen kontratuetako lehenengo bi hilabetetan izaten dira.

Jaurlaritzak nekazaritzan iragarritako laguntzak eskatzeko epea larunbatean amaituko da

Eusko Jaurlaritzak iragarri du 44 milioi euroko diru laguntza bideratuko dutela nekazaritzara. Laguntzen helburua da, belaunaldien arteko erreleboa lortzea, nekazaritza-sektorea modernizatzea, elikakatean berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea, nekazaritzako elikagaien industria babestea eta kalitate-bereizgarrien balio erantsia indartzea, besteak beste. Gogoratu eskaera aurkezteko epea datorren apirilaren 30ean amaituko dela.

Arabako Metalgintzako sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte

ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte, maiatzaren 18rako, 24rako eta 26rako, eta 25.000 langilei eskatu diete deialdia babesteko. SEA patronalak aitzakiak alde batera utzi ditzan, eta patronalaren jarrera salatzea du helburu grebak. Lan hitzarmena negoziatzeko maiatzaiatzaren 5ean bilduko dira berriro sindikatuak eta patronala. Bada, jarrerak hurbiltzen ez badituzte, sindikatuak grebara joango dira.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image