Skip to main content

‘Gora Garbitzaileak’ kolektiboko zenbait kidek Osasun sailburuaren bulegoan sartu dira

Ekonomia

“Sagardui entzun, zu zara errudun” kartelak erakutsi dituzte. Osakidetzako garbiketa zerbitzuetako langileek ia 90 egun daramatzate greban, hitzarmena negoziatu nahian. Grebalariak Gurutzetako Ospitaleko sukaldea blokeatu dute arratsaldean. Bost urte daramatzate enpresa esleipendunekin hitzarmen kolektiboa negoziatzen, "baina enpresa horiek jarrera itxia agertzen dute", horien iritziz.

Osakidetzako zentroetako garbitzaileek akanpada hasi zuten joan den astelehenean Gurutzetako Ospitalearen aurrean.