Skip to main content

4,76 milioi euro poltsikoratu ditu Pfizerren zuzendariak, akzioen %62 salduta

Ekonomia

Pfizerreko zuzendari nagusiak bere akzioen %62 saldu zituen txertoa iragarritakoan. Hala, 4,76 milioi euro poltsikoratu zituen botika etxeko buruak. Enpresaren arabera, salmenta hori erabakita zegoen abuztuaren 19tik. Astelehena ospakizun eguna izan zen Pfizer botika etxe estatubatuarraren egoitzan. Izan ere, haien arabera kasuen %90etan eraginkorra den txertoa iragarri zuten. Albert Bourla konpainiako zuzendari nagusiak, ordea, bazuen ospatzeko beste arrazoi bat ere.