Skip to main content

Bi dira jada aste honetan zendutako langileak

Ekonomia

Aste honetan dagoeneko bi langile hil dira beren lanpostuetan. Astelehenean, Zanbranan (Araba) behargin bat hil zen baso lanetan ari zela. Gaur, beste langile bat hil da Igantziko harrobian (Nafarroa), materiala deskargatzen ari zen kamioia irauli denean. Euskal gehiengo sindikalak gaur elkarretaratzea egin du irailaren 6ko lan heriotza salatzeko.

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuako idazkari nagusiak Hamaika Telebistan egindako elkarrizketan salatu du heriotza horiek "indarkeria patronala" direla "ekidin daitezkeen heriotzak direlako", eta instituzioei zein patronalari neurriak hartzeko eskatu diete.