Skip to main content

Bigarren greba eguna egin dute Gasteizko Michelineko langileek

Ekonomia

Astelehenean grebak % 93ko jarraipena izan zuen, zentraleko iturrien arabera. Lantegi gasteiztarrak 3.300 langile biltzen ditu; beraz hiru ekoizpen txandetan nabaritu zen deialdia. Asteazken honetan bigarren greba eguna egin dute, goizean mobilizazioa egin dute fabrikaren inguruan eta arratsaldean, berriz, manifestazioa abiatuko dute Zaramaga auzotik.