Skip to main content

Gaur bilduko dira Alconzako langile-batzordea eta enpresako ordezkariak

Ekonomia

Maiatzaren 17an bilera dute Alconzako langile-batzordeak eta enpresako ordezkariek. Hala ere, LABeko kide Urko Herrerak uste du Irizar Taldeko zuzendaritza ez dela joango, eta bere ordez Norgertionekoak izango direla. Greba mugagabean daude, Irizar-Taldeko zuzendaritzak ezarritako erregulazio espedientea eta kaleratutako 25 langileen kontra. Bada, maiatzaren 24an izango da Alconzako 25 kaleratuen epaiketa Bilboko epaitegian, LABeko kideak azaldu duenez.