Skip to main content

Bilbon manifestazioa egin dute metalgintzako langileek ELA sindikatuak deituta

Ekonomia

Astebeteko grebari ekin diote Bizkaiko metaleko langileek ELAk deituta, FVEM patronalak 18. negoziazio bileran eduki nahikorik proposatu ez duela iritzita. Astelehen honetan manifestazioa egin dute Bilbon, hasieran bi zutabetan banatuta, gero Moyua plazan elkartu eta protesta FVEM patronalaren egoitzaren atarian amaitzeko.

Deitutako bost eguneko grebak eragina izan dezan, ELAk oso argi dauka aste klabea dela hau. “Patronalak gero eta pobreago nahi ditu Bizkaiko Metaleko langileak. Bada, aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmen bat sinatu arte ELAk ekoizpena geldituko du eta kaleak beteko ditu”.

ELAk bere orain arteko proposamenari helduko dio, eta biharko manifestaziora deitu du 11:30ean Barakaldon.