Skip to main content

Bizkaibuseko bost enpresa azpikontratatuetako lauk greba eguna dute

Ekonomia

Lanuzteak hainbat zonatako zerbitzuetan du eragina: Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Enkarterri, Busturia Lea-Artibai eta Mungialdea. 24 orduz, greban izango dira Bizkaibusek azpikontratatuak dituen bost enpresetako lautan. Santo Tomas eguna izanik, baliteke errepidean pilaketak edo arazoak sortzea.

Avanza Durangaldea enpresari dagokion zerbitzuak, ordea, ohi bezala arituko dira.