Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako grebalariei jarritako salaketak bertan behera uztea exigitu dute

Ekonomia

Bizkaiko metalgintzako protestengatik beste zazpi langilek deklaratuko dute epailearen aurrean, gaur grebalari batek deklaratu du Bilboko epaitegietan. Hala, auzipetuari babesa adierazteko protesta egin dute, sektoreko gehiengo sindikalak deituta. Bizkaiko metalgintzaren gatazka urtebete baino gehiago luzatu da. Eta hitzarmen berriaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute sindikatuek, horregatik, konponbidea aurkitzeko asmoz, Jaurlaritzaren bitartekaritza eskatu dute gatazkan CCOO, LAB eta UGT sindikatuek. Horrez gain, Bizkaiko metalgintzako grebalariei jarritako salaketak bertan behera uztea exigitu dute.