Skip to main content

Ertzaintzaren presentzia nabaria gaur ere Bizkaiko metalgintzako langileen asteko laugarren greba egunean

Ekonomia

Atzoko istiluen ondoren, asteko laugarren greba eguna dute Bizkaiko metalgintzako langileek. Goizean goizetik Arteche fabrikaren atarian elkartu dira hainbat grebalari. FVEMeko zuzendariordeak kudeatzen du Arteche. Ertzaintzaren presentzia nabaria izan da goiz osoan zehar. Ondoren, mila langile baino gehiago batu dira Erandion egindako manifestaziora.