Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako protestengatik beste zazpi langilek deklaratuko dute epailearen aurrean

Ekonomia

Bizkaiko metalgintzak lan hitzarmen barik hasi du urtea. Izan ere, lan gatazkaren korapiloak askatu gabe jarraitzen du, eta are gehiago estutu da. Bada, asteartean sei langilek deklaratuko dute epailearen aurrean, Bizkaiko metalgintza sektorearen lan itunaren negoziazioen harira iaz egindako protestetan Ertzaintzak jarritako salaketengatik.