Skip to main content

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek aldundiak aldarrikatzen duen egoitza-eredua salatu dute

Ekonomia

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek 37 egun daramatzate greban, ostegunean elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean. Unai Rementeria ahaldun nagusiak aldarrikatzen duen egoitza eredu berria “propaganda hutsa” dela salatu dute.

Grebalariek salatu dute egoiliarrei prezioak igo dizkietela, baina arretaren kalitatea ez dela hobetu. Aldundiaren ereduari aurre egiteko, sindikatuaren eskaerak azaldu dituzte langileek, Gutxienez Bi Orduz Lagun Nazazu kanpainan bildu dituztenak: lehen baja egunetik egitea ordezkapenak, 24 orduko erizaintza zerbitzua bermatzea eta garbiketa langileen %53ko igoera, besteak beste.