Skip to main content

Bizkaiko zahar etxeetako langileek mobilizazioak areagotuko dituzte

Ekonomia

Bizkaiko zahar etxeetako langileek greba eguna izan dute astearte honetan, ELAk deituta, soldatak eta lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berri baten negoziazioa aldarrikatzeko. Sindikatuak ohartarazi duenez, egungo egoerari eutsiz gero, mobilizazioak areagotuko dira, inolako agertokirik baztertu gabe, eta, beraz, greba mugagabea “mahai gainean egongo da”.