Skip to main content

Ireki ditu ateak BIEMH Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurteko azokak BECen

Ekonomia

Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak (BIEMH) gaur irekiko ditu ateak Bilbao Exhibition Centren-en (BEC). Ekainaren 13tik 17ra bitartean ospatuko da Euskal Herrian egiten den azokarik garrantzitsuenaren 31. edizioa.

120 enpresa erakusketari inguru izango ditu; 28 herrialdetako 1.400 enpresatik gora hartuko ditu. Gainera, 3.400 makina, produktu, zerbitzu eta nobedade baino gehiago erakutsiko ditu mundu osotik etorriko diren milaka bisitarientzat.