Skip to main content

Batzarra atzeratuta, epaiketaren bezperan bilduko dira Alconzako langile-batzordea eta enpresako ordezkariak

Ekonomia

Gaur biltzekoak ziren Alconzako langile-batzordea, enpresako ordezkariak eta Lan Ikuskaritza. Hala ere, batzarra bertan behera utzi dute, CCOOk ezin zuelako. Bada, maiatzaren 23an izango dute goizean, epaiketaren bezperan alegia. Izan ere, maiatzaren 24an izango da Alconzako 25 kaleratuen epaiketa Bilboko auzitegian.