Skip to main content

‘Eraginez Piztu’ egitasmoa aurkeztu du D2030 sareak Debagoieneko trantsizio energetikoa sustatzeko

Ekonomia

‘Eraginez Piztu’ proposamena aurkeztu du Debagoiena 2030 sareak Bergaran, eskualdearentzat lehentasunezkoa den trantsizio energetikoa sustatzea helburu. Eremu hiritarreko energia eredua eraldatzeko helburua duten zortzi proiektuk osatzen dute proposamena.

"Trantsizio energetikorik gabe, ez dago aldaketa klimatikoa gelditzerik", ohartarazi du Aritz Ameztegi D2030en proiektuko koordinatzaileak. Eskualdean kontsumitzen den energiaren %94,8 kanpotik datorrela azaldu du. Bestalde, Bagarak LKSren eskutik egindako ikerketaren arabera 2014an Debagoieneko herritarrei dagokien CO2 isurketa maila Europan gehien isurtzen duen hirugarren herrialdearen parekoa da, eta, aldaketarik ez bada, egoerak "okerrera egingo" du.

Gauzak horrela, 2020an Debagoiena 2030en Gobernu Batzordeak erabaki zuen Debagoienean iraunkorra eta berriztagarria izango den eredu energetikoa sustatzea: nagusiki sorkuntza berriztagarria, autokontsumoa, efizientzia eta sentsibilizazioa bezalako esparruak landuz.