Euskadi Bono Denda ekimenaren hirugarren edizioa abiatu dute

Euskadi Bono Denda ekimenaren hirugarren edizioa abian da. Ekainaren 2tik uztailaren 3ra arte egongo dira zirkulazioan, eta bonuen funtzionamendua aurreko edizioetakoaren antzekoa izango da: 10 euroko deskontuak 30 eurotik gorako erosketetan, %30eko deskontua izango da. Aurtengo ediziora Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Gasteizko udala eta Arrasate, Derio, Gueñes, Hondarribia, Lekeitio, Portugalete, Santurtzi, Urretxu eta Zumarragako udalerriak elkartu dira. Guztira 4.400 establezimendu atxikitu dira ekimenera.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image