Skip to main content

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bizitza duinak ez duela preziorik aldarrikatu du

Ekonomia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragile sozial eta sindikalek manifestazioa deitu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan prezioen igoerak eragiten dituen arazoak salatu eta premia handian dauden herritarren babesa aldarrikatzeko. Ehunka herritar batu dira pobretzearen aurrean energia publikoa eta aberastasunaren banaketa eskatzeko.