Eusko Jaurlaritzak, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek lortutako akordioak sinatu dituzte

Gizarte Elkarrizketarako Mahaian azken sei hilabeteetan landu dituzten bost lankidetza-akordio baliozkotu dira. Genero berdintasuna lan esparruan, laneko osasuna, enplegua, industria eta lanbide heziketa jorratuko dituzte foroan. Bien bitartean, ELA eta LAB sindikatuek Gizarte Elkarrizketarako Mahaian ez parte hartzeko erabakiari eusten diote.